Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Artekaria: aseguruaren bikaintasun

UNESPA (Aseguruaren Enpresa Elkartea) eta ICEA (Aseguru Etxeen eta Pentsio Funtsen arteko Ikerketa Kooperatiboa) aseguruen irudia eta gizarteari egiten dioten ekarpena hobetzeko Plan bat egiten ari dira.

Gure aseguru-artekaritzak aspalditik erabiltzen ditu gardentasun eta argitasun kontzeptuak gure bezeroekin. Nola?

ARGITASUNEZ, gauzak diren bezala azalduta. “Ogiari ogi eta ardoari ardo” esate diogu. Ez dizugu sekula eskainiko zuk eskatutakoa babesten ez duen asegururik. Halakorik ez badago, zure neurrira egingo dugu. Eta ezinezkoa bada, hala ere, azaldu eta ezin dela egin esango dizugu. Nahiago dugu bezero bat galdu betez ezin dugun zerbait agindu baino.

GARDENTASUNEZ, kontratu baten letra txikia itzuli eta interpretatuta, dokumentu luzeak baitira, eta ulertzen zailak.

Aseguru-artekaritza bat zabaltzeko ezinbesteko baldintza ZINTZOTASUNA da bizitzan. Ondoren, ETENGABEKO PRESTAKUNTZA eransten dugu, zuretzat estaldura hoberena aurkitzeko eta bermatzeko.

 Aseguruetan aditu garenez, ARGIAK eta GARDENAK izan gara, gara eta izango gara. Horregatik, artekari bat duen asegurua hobea dela ziurtatzen dugu.