01/12/2021

Asegura ezazu zure etorkizuna. Zenbat eta lehenago, hobe.

“Bizitza osorako soldata”. Kafe disolbagarriaren marka ezagun batek erabili zuen publizitate-kanpaina hori. Ez dakigu kafeak bizitza luzatzen duen ala ez, baina argi dago kafezaleei kafe on batek kalitatea gehitzen diela.

Eta benetan, hori da guztiok nahi duguna: bizitza luzea, zoriontsua eta kalitatezkoa. Eta badakigu “diruak ez duela zoriontasuna ematen”, baina egia da lagundu egiten duela. Erretiratzeko adinera iristen garenean, ez dakigu prestazioa nahikoa izango den; ez bakarrik erosteko ahalmen jakin bati eusteko, baizik eta, behar ekonomikoren bat izanez gero, aurre gin ahal izateko.

Adibidez, pertsona bat beharko bagenu gu edo gure bikotekidea zaintzen laguntzeko. Ordaindu ahalko genuke? Eta gerora sortutako egoera jakin batek gure etxebizitza eraberritzera behartuko bagintu, irisgarriagoa izan dadin, mugikortasun urria edukitzeagatik edo arnasgailuak behar izateagatik?

Hara: Aseguruen sektoreak aukera asko ditu guri laguntzeko, gure bizitzako etaparik lasaiena, seguruena eta erosoena izan beharko lukeen horretan.

Zure beharretara eta familia-egoerara egokitu daitezkeen aukera asko ditugu, hala nola bizi-aseguruak, pentsio-planak, kapital bermatuko aseguruak eta aurrezki-aseguru indibiduala, besteak beste.

Amets egin eta planifikatu zuk nahi duzun etorkizuna; guk behar duzun orientazio profesionala eman diezazukegu. Zatoz gure bulegoetara edo deitu, azaldu zure egoera eta kezkak, zuretzat irtenbiderik onena aurkitzen lagunduko dizugu.