06/09/2023

Au, au: izaki sentikorra naiz orain…

Zure familia “gizatiarrak ez diren pertsonek” osatzen badute, jakingo duzu zertaz ari garen; izan ere, txakurrek eta katuek ere badituzte emozioak: maitasuna, poza, pena, antsietatea, jeloskortasuna… Beldurrak dituzte, sufritu egiten dute, gizakiekin ere badute enpatia, zaindu egiten dute, eta, batez ere, maitasun handia ematen dute, eta, orain, “izaki sentikor” deitzen zaie, legez.

Animalien Ongizateari buruzko Legea datorren irailaren 29an sartuko da indarrean, eta egun hori iristen denean etxerako lanak eginda izatea nahi dugu.

Lege horrek hobeto babestuko ditu gure lagun iletsu gehienak; izan ere, haien helburu nagusietako bat da etxeko animaliak abandonatzeari eta hiltzeari amaiera ematea. Gainera, zigorrak gogortzen ditu, es€petxe-zigorrak barne.

Eta zeintzuk dira babes horren gakoak?

  • Txakurrak eta katuak erregistratzea eta identifikatzea.
  • Hazkuntzarako mugak.
  • ZERO hiltze eta abandonatze.
  • Ezin izango dira ikuskapenik gabe utzi.
  • Ikastaro bat egin beharra, edukitze zuzena eta arduratsua errazteko.
  • Erantzukizun Zibileko Nahitaezko Asegurua (500 €-tik 10.000 €-ra bitarteko zehapenekin, asegurua ez egiteagatik).

Zerk eragin diezaguke eta zertan eduki behar dugu kontu berezia?

Lege-testuak beste zehapen batzuk ere jasotzen ditu, txakurraren gorotzak ez jasotzearekin zerikusia dutenak. Hor kopurua oso aldakorra da, hiri bakoitzaren araberakoa baita, baina 60 eta 3.000 euro artean dago, eta, beraz, kalean gure txakurraren gorotzak ez hartzeak nahigabe handia eragingo digu.

Era berean, txakurra gainbegiratzerik gabe uztea oso garestia izan daiteke; lege berriak 500 eta 10.000 euro arteko isunak aurreikusten ditu, eta hori guztia ezer gertatzen ez bada. Landa-ingurunean ohikoa da, oraindik, txakurrari atea irekitzea herrian bakarrik paseatzeko, eta orain zenbateko handiekin zigortuta dago.

Animalia galtzen bazaigu, 48 orduko epearen barruan jakinarazi behar dugu; bestela, abandonatutzat joko da. Gaur egun, derrigorrezkoa da txipa duten txakurrak identifikatzea, eta, beraz, galtzen bazaigu edo lapurtzen badigute, agintariei jakinarazi behar diegu, gehienez ere bi egunetan. Horrela egiten ez badugu eta aurkitzen badute, arau-hauste larri bat egingo dugu. Isuna 10.001 eurotik 50.000 eurora bitartekoa izango da, eta hori bera aplikatuko digute kalera irtetean gure maskotak mikrotxipa ez duela egiaztatzen badute.

Eta, jakina, gure maskotak auto barruan bakarrik eta giltzapean uzteak 500 eta 10.000 € arteko zehapena dakar, beren bizitza arriskuan jarriz gero.

Gogoan izan lege horrek lehen aldiz ezartzen duela Estatuan txakurrentzako Erantzukizun Zibileko Aseguruak izateko betebeharra. Eta hor sartzen da gure artekaritza. Erantzukizun Zibileko Aseguru on batek bere gain hartuko ditu zure maskotak hirugarrenen aurrean eragin ditzakeen kalteak, eta barne hartuko ditu defentsa juridikoa edo kostu eta gastu judizialak, aseguru-zenbateko oso baxuarekin.

Berrikusi zure Etxe Aseguruen poliza, baliteke Erantzukizun Zibil hori ez estaltzea.

Animalien Ongizateari buruzko Lege horrek hirugarrenei eragindako kalteengatiko erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzera eta animaliaren bizitza osoan indarrean mantentzera behartzen ditu txakurren jabeak. Animaliaren arduradunak sartuko dira aseguru horren estalduran.

Garrantzitsua da, txakur baten jabe bazara eta zure maskotarentzako Erantzukizun Zibileko aseguru independenterik ez baduzu zure etxe-poliza berrikustea, lege horrek ezartzen duen betebeharra betetzen den ala ez egiaztatzeko.

Galdetu iezaguzu, mota guztietako aseguru-irtenbideak ditugu; horiei esker, zure nota “iledunetan bikain” izango da, eta zure ekonomiak ez du sufrituko.