Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Aurreztea ez da gordetzea bakarrik, baita xahutzen jakitea ere

Baliteke erretiroa urrezko adina izatea: egunerokoaz gozatuz lasai-lasai bizitzea, betebeharrik gabe; lanera joateko goiz jaiki behar ez izatea. Hala ere, beldurra ematen digu erretirora iritsi eta bizi-kalitatea galtzeak, ezusteko gastuei edota ohikoei aurre egin ahal ez izateak. Horregatik, oso garrantzitsua da aurrezten hastea, eta zenbat eta lehenago, hobe.

1.- Sistematikoki Aurrezteko Plana (PIAS). Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legeak sortu zuen, eta sistematikoki aurrezteko tresna bat eskaintzea du helburu; zergak ordaintzetik salbuetsita dago errenta, baldin eta 5 urtetik gora mantentzen bada eta biziarteko errenta modura jasotzen bada. Gehieneko ekarpena 8.000 €-koa da urtean, eta prima metatuak ezingo dira izan 240.000 €-tik gorakoak zergadun bakoitzeko. Guztiz edo partzialki erreskata daiteke lehen unetik, baina zerga-salbuespena galduko litzateke.

2.- Epe Luzera Aurrezteko Banakako Aseguruak (SIALP). 26/2014 Legeak aurreko PFEZ Legea aldatu zuen, eta aurrezki tresna berri hau sortu; kasu honetan, baina, inbertsiogile txikiei zuzenduta dago. Ekarpena ez da izango 5.000 €-tik gorakoa, urtean; kapital gisa bakarrik atera daiteke eta planaren zenbateko osoa atera behar da, ezin da ateratze partzialik egin. Produktu honek erreskatea gutxienez inbertitutako diruaren %85 izango dela bermatzen du. Etekinak PFEZetik salbuetsita daude, 5 urte baino lehen erreskatatzen ez badira, betiere.

3.- Aurreikuspen Plan Aseguratuak (PPA). PFEZaren erreforma partzialaren 46/2002 Legeak arautzen ditu. Aseguru kontratu bat da eta erretiroan sortutako kapital bermatua ordaintzean datza. Ezin da erreskatatu, denbora luzeko langabezia edo gaixotasun larri kasuan ez bada; kasu horietan, ez dago zigorrik.

4.- Unit Linked. Aurrezki produktu bat baino gehiago inbertsio produktu bat da, eta aseguruaren hartzaileak bere gain hartzen du inbertsioaren arrisku guztia. Ekarpenari dagokionez, ez dago mugarik, eta horren erabilgarritasuna erabatekoa da.

Beste hainbat aurrezki modalitate ere badira: kapital aseguru bermatuak, biziarteko eta aldi baterako errentak, errenta aseguruak… Garrantzitsuena da horiek kontratazioa ahalik eta pertsonalizatuena izatea, benetako beharrak eta zirkunstantziak aintzat hartuta eta, horretarako, onena da aditu eta profesionalengana jotzea, artekaritza-bulegokoengana, adibidez.