01/10/2021

Auto gidatuaren istripua izan zuen gidaria Harry Potter ikusten ari zen

2016ko uztailaren 1ean gertatu zen Estatu Batuetan. Munduko lehen auto autonomoak 209 milioi kilometro egin zituen, pilotu automatikoarekin, urradura bakar bat ere izan gabe. Egun hartan, Jossua Brown marine-ohiak pilotu automatikoa jarri zuen, eta Harry Potterren pelikula bat ikusten hasi zen. Errepideaz ahaztu eta ez zuen ikusi traktorea, atoi eta guzti, sartzen. Zeruko distirak ibilgailuaren sentsoreak itsutu zituen, balaztak ez ziren aktibatu, eta… DANBA!

5 urte geroago, Erresuma Batuak iragarri du aurten onar dezakeela gidaririk gabeko autoek bertako errepideetan zirkulatzea. 2035erako, aurreikusten da istripuak murriztuko dituzten 50 milioi ibilgailu autogidatuk zirkulatuko dutela. Baina… oraindik ere konpondu gabeko misterio bat dago: pirata informatikoek eragindako sistemaren akats posible bat.