07/03/2022

Aztura txarrak, sortzetik hilobiraino

Heriotza ez dator inoiz ongi, hain da polita bizitzea. Horregatik, egunero gozatu behar da, inoiz ez baitakigu noiz joko duen Heriok gure atea. Batzuetan, ustekabean iristen da, baina ez da inoiz bisita atsegina izaten. Pertsona bat eramateaz gain, “ordaindu gabe uzten du kontua”. Horregatik, Heriotza Asegurua kontratatzen dugu Espainiako pertsona gehienok.

Heriotzaz haratago bizitza asko dago, eta gure familiek estutasun ekonomikorik eta emozionalik gabe gozatzea nahi dugu. Kudeaketa burokratiko garestiak (heriotza-ziurtagiriaren izapidea, Gizarte Segurantzako baja, pentsio-eskaera, ezabatze digitala…) estaltzeaz gain, laguntza ere ematen dute heriotza-aseguru batzuek (psikologikoa, ekonomikoa eta legezkoa). Eta, zorionez, Herioren bisita iritsi arte denbora luzea egoten denez, iritsi edo ez-iritsi bitartean, bizirik gaudenon arazoekin lagun diezaguke aseguru horrek: dibortzioaren izapideekin, laguntza informatiko eta teknologikoarekin, teknikari bat etxera joatearekin, aho-garbiketa batekin edo zure online testamentuarekin. Harrituta?

Kontsulta iezaguzu; aseguruarekin, askoz hobeto.