05/04/2023

Ba al zenekien? Ez zara inoiz oheratuko gauza berririk ikasi gabe

Bizi Aseguruari buruzko 3 bitxikeria azalduko dizkizugu, agian ez dakizkizunak.

  1. Bizi-aseguru batengatik lortutako kalte-ordaina EZ da hildakoaren herentziaren parte. Hortaz, batetik, jaraunspena izapidetuko da (hildakoaren ondasunak, eskubideak eta betebeharrak banatuko dira bertan), eta, bestetik, bizi-aseguruaren onuradunek bermatutako zenbatekoa jasotzeko eskubidea izango dute.
  2. Hainbat bizi-aseguru izan ditzakezu, nahi beste onuradunentzat. Pertsona bera hainbat asegururen onuradun ere izan daiteke.
  3. Bizi-aseguruetan ez da osasun-egoeraren aldaketen berri eman behar. Okerrera egiten baduzu, ez da arriskua areagotzetzat hartuko, eta estalita egongo zara.

Beste zalantzarik? Galde iezaguzu.