06/07/2022

Bankutik deitu zidaten

Bankutik deitu didate, auto aseguru bat eskaintzeko. Horrela, dena zentralizatuta edukiko dut beren aseguru-etxean, abantaila ekonomikoak edukiko nituzke, deskontu bat nire aseguru guztien priman.

Hala, galdetu diet zer eskaintzen didaten aseguru bakoitzean ordainduko ditudan 5 € gutxiago horiengatik; ez dute jakin erantzuten.

‘Ipuinak’ irakurri ditut pertsona batzuek bikotekideek utz ez ditzaten egiten dituzten ‘amodiozko loturei’ buruz. Ez dute bankuarekin hitz egin, horiek bai loturak, gaizki ateratzen diren loturak.

Ilusio guztiarekin erosi nuen etxea, familiarekin bizi naizen lekua; hipoteka eskatu nuen, eta hipoteka eman zidaten, baina baldintza onuragarriagoen truke bizi asegurua eta etxe asegurua kontratatu behar nituen. Hipoteka dudanetik bi aldiz jo behar izan dut etxe asegurura, eta bietan aseguruak ez zituen ezbeharrak estali, batean instalazio elektrikoagatik eta bestean ur-horniduragatik. Aseguruak alegatu zuen enpresa hornitzaileak zirela erantzuleak. Errefus horiekin konturatu nintzen babesik gabe geundela guztiz (%100); banketxekoek asegurua beraiekin edukitzeko “baldintza” jarri zidaten, baina ez zituzten nire interesak defendatzen; hori ez da beren lanaren parte, beren erakundeak behartutako salmenta-kuotak betetzen dituzte, besterik gabe. Landa eremu batean bizi naiz, hornidurak, baratzea, oiloak, fruta-arbolak eta nire olibondoak dituen lursail batean. Ur putzu bat daukat, baita nire erremintentzako biltegi bat ere. Hori guztia nire etxebizitzaz gain, nire etxeaz gain. Eta zer daukat estalita? Nire etxea erretzeak bakarrik kezkatzen du nire “banku laguna”, hipoteka ordaintzen jarraitu ezin izateak; berdin zaio bizitzeko moduan dagoen edo ez, edo bi astean urik edo argindarrik gabe bagaude; berdin zaio nire familia-ekonomian dakarren hondamendia.

Nire artekaritza-bulegora deitu dut, han ondo aseguratuta baitauzkat nire ibilgailuak eta familia osoa ezagutzen baitute. Ezustekorik gabe bizi nahi dut, ni zaindu eta nire kezkak eta arazoak konponduko dituen aseguru batekin.

Kalkuluak egin ditugu, eta bankuak etxe asegurua aldatzeagatik jarritako zigorra erabat konpentsatuko dut hemendik aurrera nire etxean izango dudan segurtasunarekin eta babesarekin. Orain, lursailaren sarreratik hesiaren azken metroraino daukat estalita. Izan ere, profesionalak benetan zure egoeraz eta zirkunstantziez interesatzen badira, eta ez interes propioez, lor dezakezu benetako babesa.”

Zure artekariaren konponbidea:

Luismak bere arazoak kontatu zizkigun; beraz, bankuaren bidez kontratatuta zituen polizak berrikusi genituen, kalkuluak egin genituen, bankuak etxe asegurua aldatzeagatik jarritako zigorra erabat konpentsatu du eta, orain, etxe seguruagoa dute. Bere etxea, sarreratik hesiaren azken metroraino, eta barruan dagoena eta bertan bizi dena erabat babestuta daude.

Orain Bizi Aseguruen bila goaz, familia babestuko baitute zerbait gertatuz gero. Familia, bai, eta ez bankua, baina hori beste kontu bat da.

Kategoriak