02/05/2023

“Bat eginda dagoen familia, garaiezina”

Erakunde unibertsala da familia, gizarte ezagun guztietan dago. Gizarteen muina da. Lotura bidez elkartutako pertsona-talde batek osatzen du familia. Lotura horiek askotarikoak izan daitezke: odolekoak, ezkontzakoak, filialak, afektiboak, erregimenekoak. Gizartea osatzen dugun pertsonak adina modu daude familiak osatzeko; izan ere, aniztasunak aberastu eta gizatiarrago egiten gaitu. Eta ezaugarri komun batek batzen du edozein familia: maitasunak.

Berdin dio bi ama, bi aita edo aitona-amona pila bat badituzu. Lotura afektiboak odol-loturak baino sendoagoak dira, eta maitasunak eta kariñoak “paper” guztiek baino gehiago balio dute.

Familiak malguagoak gara, eta guztiok errespetatzen ditugu premia eta banakotasun partikularrak.

Zu zertan zabiltza? Batzuek ikasi, eta beste batzuek lan egiten dute; denok laguntzen dugu etxeko lanetan eta elkar zaintzen dugu. Familia-unitatearen ongizateak kezkatzen gaitu, eta geure burua babestu eta zaindu behar dugu, eta hori ere osasun-aseguruen bidez egiten dugu.

Zergatik?

Asistentziaren kalitatea asko baloratzen duzulako. Osasun-arazo bat duzunean, arreta azkar ematea da lehenengo gauza, espezialistarik onenak aukeratuta.

Doako hortz-arreta edo hitzartutako koordainketa ere nahi duzu, zure ekonomian sustorik ez edukitzeko. Eta maiz bidaiatzen duzunez, bisitatu nahi duzun edozein herrialdetako asistentzia medikoak ematen duen lasaitasuna behar duzu.

Etxe-aseguruak ere malguagoak dira orain, eta kontu handiz ibiltzen dira zure etxearekin, altzariekin, hainbeste estimatzen dituzun objektuekin (mugikorra, ordenagailua, 4K telebista). Gauza bera gertatzen da autoaren aseguruarekin, bidaiari guztientzako bermeak ditu.

Elkar maite dugulako zaintzen dugu elkar.