Beteta! Karabana guztiak alokatuta daude

“Normaltasun berriko” uda honetan, karabanen, autokarabanen eta camper furgoneten inguruko eskaera asko daude. Zure etxea gainean daramazu, eta nahi duzunean, nahi duzun lekura eta nahi duzunarekin mugitzen zara. Furgoneta alokatu, erosi edo camperizatu dezakezu.

Espazioa murritza da, baina zure etxea bihurtzen duten erosotasunak ditu; labea eta hozkailu eramangarriarekin, sukaldea duzu; koltxoiarekin, logela, eta, zortea baduzu, modularra izango da; beraz, sofa bat aterako zaizu eta egongela edukiko duzu; bainugela luxua izan daiteke, baina ez ezinezkoa, ezta ezinbestekoa ere… Eta zure ibilbideak eta denborak markatuz bidaiatu dezakezu, urrunago edo hurbilago… Zuk erabakitzen duzu une bakoitzean zer egin.

Jakin behar duzu, baina, karabanak aseguratu egin behar direla. Aseguruak funtziona dezan, kanpinetan edo aparkatzeko egokitutako guneetan aparkatu behar duzu. Joan-etorrietan eta garajean ere babesten ditu.

Bermeek auto baten eta aparteko askoren ohiko arrisku guztiak hartzen dituzte barne: etxeko istripuek eragindako suteak, kanpineko argizuloa haustea edo adarrek jotzea, bandalismoa eta euriteek eragindako kalteak, urakan-haizeak edo lur-jausiak.