02/08/2022

BETI kaskoarekin patinete elektrikoan, baina ez musikakoekin

Ez, patinete elektriko batek ezin du 100 km/h-ra doan auto bat aurreratu, Malagan gertatu zen bezala. Gehieneko abiadura 25 km/h-koa da, edo 500 €-rainoko isuna jarriko dizute.

Kaskoa eraman beharko duzu eta herri barruko bideetan bakarrik ibili. Ez espaloietan, ez autobideetan, ez zeharbideetan, ez hiriko tuneletan. Ez duzu alkoholik edango, noski, ezta musika entzunez gidatuko ere, eta mugikorra ere ez duzu erabili behar. Eta erne egon behar duzu.

Gogoratu patinetea pertsona bakarrekoa dela, ez duela bidaiaririk onartzen, eta ziurtatuta egon behar duela.

Kategoriak