09/06/2023

Bidea oinez egiten da… baita gidatuz ere

Atzerrira autoz, furgonetaz edo karabanaz bidaiatu behar baduzu, egiaztatu gidatuko dutenek gidabaimena eta dokumentazioa indarrean daramatzatela. Hau da: zirkulazio-baimena, IAT, Gutun Berdea eta ibilgailuaren asegurua.

Gogoan izan 25 urtetik beherako gidariak eta 2 urteko gidabaimena dutenak baldintzatuta egon ohi direla ibilgailuaren polizetan, eta istripuren bat izanez gero, arazo bat egon daitekeela. Galde iezaguzu aurrez.

Abiatu aurretik, gogoratu aseguru guztiek ez dutela Bidaiako Laguntza (edo Errepideko Laguntza) barne hartzen. Kontratatu baduzu, matxuragatiko asistentzia, gurpil ordeztea, garabia, atoia, ostatua, erregai falta, ordezko giltzak… jasoko dituzu.

Baina kontratatu ez baduzu eta ezbehar bat gertatzen bada, arazo garestia edukiko duzu. Lasai egon zaitezen, galdetu mugitu aurretik.

Kategoriak