07/03/2022

Burutik oinetara

Ba al zenekien ezin duzula jantzi hauetakoren batekin gidatu, 200 €-ko isuna ordaindu dezakezulako?

Zirkulazio Kodeak gidatzerakoan “mugimendu askatasuna mantentzera” behartzen zaitu.

Goiz hotz batean autora igotzen zarenean, piztu berogailua eta itxaron 20 Cº-ra iritsi arte. Gidariak edo aulkitxoko haurrek beroki lodi bat edukitzeak zuen mugimenduak mugatuko ditu, baina, gainera, arriskutsua da; berokia jantzita duen haurtxo bat ez dago hain ondo lotuta bere kotxe-aulkian; erantzi berokia, lotu uhala, eta jarri mantatxo bat gainean.

Eta eskularruekin, zer? Eskularru batzuen ehunak irrist egingo du bolantea hartzean, eta askotan, sentikortasuna galtzen duzu eskuetan, zure autoa maneiatzeko eta aginte-koadroa erregulatzeko. DGTk jakinarazi duenez, berdin gertatzen da zola lodiko oinetakoekin: pedalak ez dira berdin nabaritu, eta ez duzu zapalketa hain ondo kontrolatzen.

Mugitzeko askatasunak, ikuseremua ziurtatzeak eta sen onak, isuna jartzea saihestu ez ezik, zure bizia, zure senideena eta besteena babestuko ditu.