08/11/2021

Disney Hilen Eguna erregistratzen saiatu zen, baina… ezin izan zuen

Disneyren Coco filmak hunkitu egin gintuen Mexikoko Hilen Egunean gertatzen den familia istorio kuttun batekin.

Film horrekin, Disneyk “Hilen Eguna” izena erregistratu nahi izan zuen. Ez litzateke eskubiderik ordaindu beharko edozein mexikarrek Hilen Eguna ospatzen zuen bakoitzean. Merchandisingarekin negozioa egin nahi zuten, ordea, Mexikoko jai horretan oinarritutako filmaren inguruan. Azkenean, Disneyk atzera egin zuen “kulturaz jabetzeko” ahaleginean, eta amaierako proiekturako, aholkularitza kulturala lortu zuen Hilen Egunaren inguruko tradizioari eta sinesmenei egokitutako pertsonaiak, narratiba eta eszenatokiak garatzeko.

UNESCOren Gizateriaren Ahozko Ondare Ukiezinaren zati da Hilen Eguna. Eta, dela ospakizun horrekin, dela Halloweenekin, Hidakoen Jaiarekin, Santuenarekin, Santu Guztienarekin, Samhainarekin, edo Gaztaina Erre Egunarekin, joan diren senide maiteak maitasunez gogoratzea aukera ona izan daiteke oraindik hemen daudenekin gozatzeko eta bizia ospatzeko.