07/10/2022

“Eguraldi aldaketarekin, doministiku egiten du piztiak”

Urriarekin batera, udazkeneko alergiak datoz. Doministikuak, mukiak eta malkoak eragiten dizkigute, aldez aurretik abisatu gabe. Ba al zenekien gidari alergiko batek istripu-arrisku handiagoa duela? Doministiku egitean, errepidearen ikuspegia galduko dugu. Izan ere, doministikuak etenik gabe kateatzean, 15 segundo arte kenduko dugu arreta errepidetik.

Beraz, bi bisita aholkatzen dizkizugu, seguruago bidaiatzeko:

  • Lehenengoa: zoaz medikuarengana, azterketa bat egin diezazun eta zure alergien sintomak leuntzen lagun diezazuketen sendagaiak balora ditzan. Eta, beti, hobe da bidaia bat hasi baino bizpahiru egun lehenago hastea tratamendua; izan ere, efektu sedatiboak gutxitu egiten dira organismoa egokitzean.
  • Bigarrena: zoaz tailerrera, polena eta beste kutsatzaile batzuk blokeatzeko eta ibilgailuaren barruan aire garbia bermatzeko polenentzako iragazki berezi bat jar diezazuten. Mikra batetik beherako partikulen %98,5era arteko iragazketa-eraginkortasuna du.

Horretaz gain, eduki autoa garbi barrutik, eta gogoratu zure Osasun Aseguruak alergologia eskaintzen duela espezialitate gisa.