05/04/2023

“Eguzki maite, goxo-goxo irten zaitez”

Udako indarrarekin heldu da udaberria. Negu leun samarraren ondoren, berriro eguzkia ikusteak kalea gogoz hartzea eragiten du.

Agerian utzi nahi ditugu gorputzak, txankletak ere atera ditugu, dagoeneko. Eta klima honetarako, gure ohiturak aldatzen ditugu: gehiago joaten gara gimnasiora, askoz gehiago irteten gara paseatzera, kalean, parkeetan edo paraje naturaletan, taberna eta jatetxeetako terrazetan fresko egotea ere gustatzen zaigu. Baina horrekin guztiarekin batera, zenbait “arrisku” ere badaude, eta aseguru sektorea ez da horietatik kanpo geratzen: tenperatura aldaketen ondoriozko hotzeria, udaberriko alergiak, erorikoak eta lesio fisikoak (oso serio hartu baitugu sasoian jartzea), eta ostalaritzako lokaletako balizko intoxikazioak.

Eta zer egin dezakegu horren aurrean?

Hotzeria arrunt edo alergia bategatik zure espezialistei egindako bisitetan laguntzen dizute osasun aseguruek.

Erantzukizun zibileko aseguruek zure terraza gogokoenean aperitiboa hartzean izan dezakezun edozein kontingentziaren aurrean babestuko zaituzte.

Istripu aseguru on batek kirola egitean izandako eroriko txar baten aurrean lagunduko dizu.

Irten, gozatu, aprobetxatu denbora librea. Gure artekaritza-bulegoan arduratuko gara gainerako guztiaz.