Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Eguzkia, itsasoa… eta laketontziak

Ibilgailuen aseguruei buruz hitz egiten dugun guztietan, lehorreko ibilgailuen aseguruez aritzen gara. Baina zer gertatzen da itsasokoekin?

Laketontziak ere ibilgailuak dira, eta kalteak eragin diezazkiekete hirugarrenei. Biktimek kalte-ordainak jaso behar dituzte.

Espainian, laketontzi bat edukitzeak aseguratu beharra dakar, eta horrelako 188.000 aseguru inguru dauden gaur egun, ontzi motordunenak gehienak, baina hortxe daude uretako motorrak eta bela-ontziak ere. Estatistiken arabera, 30 ezbehar eragiten dituzte egunero ontzi horiek, eta 4.000 €-ko kostua izaten dute batez beste; beraz, nahitaezko asegururik eduki ezean, norberaren poltsikotik ordaindu behar da

Esaerak dioen bezala: “Iparretik ilun denean, aurkitu babesa lurmutur seguru batean”, eta aseguru on batekin, gainera.