09/06/2023

Erabateko hondamena = Erabateko galera

Zure autoak 2 urte eskas ditu, 5 urterako eskatutako mailegua ordaintzen ari zara, eta istripu bat izan duzu. Zorionez, onik atera zara, baina zure autoa erabateko hondamena du (edo erabateko galera, gauza bera baita), autorik gabe geratu zara. Zer gertatuko da orain?

Aseguru-etxe batek ibilgailu bati erabateko hondamena aitortzen badio, horrek esan nahi du ez dituela bere gain hartuko elementuak konpontzeko edo birjartzeko gastuak; “kalte-ordaina” emango dizu, zure autoaren polizan beste ibilgailu bat eskuratzeko aldez aurretik adostutako zenbatekoa.

Noiz aitortzen da autoaren erabateko hondamena?

  • Istripua izan duen autoaren konponketa-gastuak salmenta-balioaren %75-100 gainditzen badu. Aseguru-etxe bakoitzak ehuneko jakin bat jasotzen du.
  • Ibilgailua erabat kiskalita geratu bada, nahi gabeko sute baten ondorioz.
  • Autoa lapurtu

Aseguru-etxeak eta erabateko hondamena. Zer aplikatzen dute?

Merkatuan ehunka produktu daude erabateko hondamenagatiko kalte-ordainei dagokienez politika desberdinak dituztenak. “Balio Berria edo Merkatuko Balioa”, “Salmenta-balioa”, “Salmenta-balio hobetua” eta, gainera, batek eta besteek denbora-baremo bat txertatzen dute, ibilgailuak 2 urte baditu balio berriaren %100, beste batzuek urtebete baino ez dute aurreikusten %100 hori emateko, beste batzuek salmenta-balio hobetua, beste batzuek ez dute hobekuntza aurreikusten… ZURE kalte-ordainari eragiten dioten konbinazio gehiegi.

Autoa segun eta non eta nola aseguratuta dagoen, mila eurotan alda daiteke zure kalte-ordaina. Badakizu zer erosten duzun aseguru bat kontratatzen duzunean?