Erasmuseko ikasle baten egunerokoa

Lur hartu berri dut aireportuan, eta bakardadea da sentitzen dudan lehen gauza. Kosta egin zitzaidan nire “pertsona kuttunen” besarkadetatik askatzea, eta badakit faltan botako ditudala. Bakarrik nago, 100 € ditut poltsikoan, bai eta errazionatzeko asmoa dudan kreditu-txartel bat ere.

Bestalde, konfiantza dut nire aukeretan. Kultura berriak ezagutu nahi ditut, hizkuntzak praktikatu eta ikasi eta jendearekin harremanetan egon. Egiazkoak izango al dira astean 6 eguneko jaiak? Eta maitemintzeak, ligatzeak, betiko lagunak? Bidaia bat egingo dut astebururo?

Beldurra nik? Kar, kar, kar

Irten aurretik, hauxe esan zidan aitak: “Bidaia ezazu liburu onekin, nik atzerriko ikasleentzako aseguru on bat kontratatu dizut eta”. Ez dugu ezustekorik nahi.”

Ohitura da ikasleak kanpora joatea azken ikasturteetan, Erasmus eta Leonardo bezalako programak edo bestelako trukeak aprobetxatuz. Baina istripu bat, gaixotasun bat, hirugarren bati egindako kalte bat edo familiako ezusteko bat, etxetik kanpo egonda, oso garestia izan daiteke.

Atzerriko zure prestakuntza-esperientzia zoragarrian…

Ezinbestekoa da mediku-laguntza izatea -milioi bat €-ra irits daiteke arazorik gabe- (laguntza psikologikoa eta fisioterapia barne), ikaslearen eta laguntzaileen lekualdatzeak eta egonaldiak, aberriratzea, ekipajeak, erantzukizun zibila, istripuak eta COVID-19aren estaldura. Aurrekoez gain, gure IKASLE aseguruak berme espezifikoak ditu, hala nola: larrialdiko tratamendu odontologikoak, ikastarora itzultzea osasun-lekualdaketagatik, zure ekipo informatikoen eta gailuen babesa, optika-gastuak, ekipajea etxera bidaltzearen gastuak osasun-lekualdaketagatik edo ikastaroa ordaintzeko kalte-ordaina, matrikula galtzeagatiko kalte-ordaina, klaseak galtzeagatiko kalte-ordaina, aberriratzea eta ondoren ikasketa-bidaiara itzultzea dakarren familiako ezustekoa …

Zuk hauxe bakarrik egin behar duzu: zeure kabuz moldatzen ikasi, betiko lagunak egin, beste hizkuntza bat ikasi, beste kultura bat bizi eta ikasi, parrandan irten, bidaiatu, zure espediente akademikoa osatu, zure curriculuma hobetu, Europako herritar bihurtu eta zure bizitzako esperientziarik onenaz gozatu.

Geu arduratuko gara gainerako guztiaz.