02/05/2023

Erne! Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak aseguratuta bazaude bakarrik funtzionatzen du

Asegurua kontratatu EZ baduzu, ahaztu! Ez duzu inoiz kalte-ordainik kobratuko.

Poliza ordaintzen duzunean, kopuru txiki bat Partzuergoan sartzen da. Diru hori zertarako erabiltzen den galdetuko diozu zeure buruari. Oso erraza da: aparteko arriskuak ordaintzeko, hala nola La Palmako sumendiaren erupzioa, Murtziako uholdeak, lurrikarak, itsasikarak, zikloiak eta meteoritoak erortzea.

Terrorismoaren, matxinaden, sedizioen edo edozein motatako herri-iskanbilen indarkeriazko kalteak ere har ditzake bere gain.