12/12/2022

Errege Magoek aurki zaitzaten

Ba al dakizu matxuratutako autoa seinalatzen duten larrialdi-triangeluak erabiltzeari utziko zaiola? Gaur egun, txaleko islatzailearekin jaitsi, eta triangeluak 50 metro lehenago jarri behar dituzu. Ibilgailu arriskutsuak pasako zaizkizu ondotik, orduko 100 kilometrotik gorako abiaduran.

Datorren uztailaren 1etik aurrera, Trafikoko araudi berria sartuko da indarrean, larrialdiko V-16 argi berriak kapotan jartzeko. Ibilgailutik jaitsi gabe, eskua leihatilatik atera eta gailua iman batekin jar dezakezu kapotan. 360º-tan ikusiko zaituzte, kilometro batera. Gailu horietako batzuek DGTren (Trafiko Zuzendaritza Nagusia) 3.0 hodeira bidaltzen dute zure kokapena, 100 segundotik behin.