Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

“Eskerrik asko zure artekariarekin fidatzeagatik”

Begiratu zure ingurura: zure sofa, zure etxea, zure telefono inteligentea… Pentsatu zure seme-alabetan, zure gurasoetan, zure bikotekidean, zure bizitzan… Dena aseguratuta dago. Bi modutara babesten duzu zeure burua: zure kontura (aseguru-etxe batekin zuzenean) edo profesional batekin: aseguru-artekariarekin.

Gero eta gehiago dira zu bezala gurekin fidatzen diren pertsonak. Badakizu zergatik?

 Aukerarik onena egiten laguntzen dizugulako

Administrazio-kontrol batek eta Bitartekaritza Legeak arautzen gaituztelako. Betekizun finantzario eta profesional zorrotzak jartzen dizkigun araudi bat bete behar dugu. Pozik gaude “zorrotz” betetzeaz, horrela babestuago zaudela dakigulako.

Eta Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren arabera, “aholkularitza profesionala, espezializatua eta inpartziala, independentzian oinarritutakoa” eskaintzen dizugulako.

Seriotasuna eta kaudimena

Aseguru-artekariok seriotasunaren, kaudimenaren eta zerbitzuaren arabera hautatzen ditugu zuretzat aseguru-etxeak. Konpainia akreditatuen produktuak bakarrik eskaintzen ditugu, ez dugulako ezustekorik nahi gure bezeroentzat. Nahiago dugu zerbitzu eraginkor bat dagokion prezioan, polizatik oinarrizko estaldurak kendu baino.

Lan-sistema horri esker, leialtasun-indize altua dugu, eta gure bezeroak pozik daudenez, ez dute urtero konpainia aldatzen, poliza egokia aurkitu baitute.

Edozein bidetatik

On line (web, telefono, sare sozialen bidez) edo, nahiago baduzu, off line (betiko bulegoan) kasu egingo dizugu.

Aseguruen Zuzendaritza Nagusiak “gure iritzi profesionalaren arabera kontsumitzailearen beharretara ondoen egokitzen diren aseguru-estaldurak eta erakundeak aholkatzera” behartzen gaitu. Horretarako, tresna teknologiko onenak ditugu, gure esperientziaz eta ezagutzaz gainera, eta zuretzat merkatuan dagoen aukerarik onena eskuratzeko modua ematen digu horrek.

Hainbat aukera alderatzea eta zuri egokiena eskaintzea da gure lana.

Ezustekoren bat gertatzen bada, ezbehar-agiria betetzen gudu artekariok, eta kalte-ordaina kobratzen duzun arte babesten ditugu zure interesak.

Badakizu independenteak garela; eskaintza zabala dugu, merkatuko aseguru-etxe guztiena; gure aholkularitza doakoa da, Legeak babestuta dago, eta salmenta ondorengo zerbitzua eskaintzen dizugu.

Eskerrik asko zure artekariarekin fidatzeagatik.