Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Eta zeurea, noizko?

Giovanni Papini idazleak hauxe esan zion Henry Fordi Empire State eraikinaren gailurrean: “Gezurra dirudi gizakiak hau guztia eraiki izana”. Eta hauxe erantzun zion Fordek: “Hiri hau ez dute gizakiek egin. Aseguruek egin dute”.

Sinesgaitz begiratu zion Papinik, eta Fordek hauxe erantsi zuen…

“Asegururik ez balego, ez genuke etxe orratzik edukiko, ez bailitzateke inor ausartuko altura hauetan lan egitera, hil eta familia miseria gorrian uzteko beldurrez. Asegururik ez balego, enpresari bakar batek ere ez lituzke bere milioiak horrelako eraikin bat eraikitzen inbertituko, txinparta txiki batek errauts bihur baitezake. Asegururik ez balego, ez litzateke inor ibiliko kale hauetan, edozein unetan istripu bat eduki dezakeela jakinda. Eta hori ez da Amerikako Estatu Batuetako kontua bakarrik. Mundu osoak ditu aseguruak oinarri. Horiek gabe, inon inbertitu gabe gordeko luke bakoitzak bere dirua, galtzeko beldurrez, eta basakeriaren garaian, gutxi gorabehera, geratu izango zen zibilizazioa”.

Enpresa bateko segurtasunaz hitz egiten dugunean, norbera babesteko ekipamenduetan pentsatzen dugu, bai eta enpresan instalatutako babesean ere, noski. Nolanahi ere, arrisku horiek guztiak saihestu eta minorizatuta ere, zoritxarrak pikutara bidal dezake enpresa, nahiz eta oso arrakastatsua izan. Eta egoera horretan, zer? Zer egin?: Enpresarako aseguru bat da konponbidea, gerta daitekeen ia edozein kontingentziatarako.

Printzipioz, aseguru konplexuak dira, baina labur-labur azaldu nahi ditugu:

Ondare aseguruak: aktibo materialei eta ez-materialei eragiten diete; higiezinei eta instalazio finkoei, altzariei, makinei eta ekipo elektronikoei, lehengaiei eta existentziei, eta enpresako ibilgailuei.

Pertsonentzako aseguruak: pertsonei eragiten diete, enpresa osatzen duen giza taldearekin lotutako enpresa-arriskuak dira: hitzarmen kolektiboak, istripu kolektiboak, bizia, bidaia asistentzia, bahitura eta estortsioa, besteak beste.

Erantzukizun aseguruak: hirugarren bati edo ingurumenari eragindako kalteen ondorioz zure enpresari kalte-ordainak ordaintzeko exiji diezaioketenean, arrisku horri egin behar dio aurre zure enpresak.

Emaitzen aseguruak: istripu baten edo ezbehar larri baten ondoriozko balizko jarduera-eteteagatik, eta kreditura egiten diren salmenten balizko ez-ordaintzeengatik zure enpresaren kudeaketa emaitzei eragiten dietenak dira.