07/03/2022

Ez erantzi mozorroa, urtebete duzu dantzatzeko, oraindik

Inauteriak, herri lasterketa bat, kontzertu bat, prestakuntza bat, kanpamendu bat, bigantxak edo ezkontza bat antolatzen ditu. Gure lagunak Raul du izena eta, asmatuko zenuenez, orain hasiko da bere ekitaldi-denboraldia. Ez da lan erraza: espazioak, ibilgailuak eta materiala alokatu eta kontratatzen ditu, enpresak, zerbitzuak eta langileak koordinatzen ditu. Hilabeteak behar dira aurreikuspenak, prestakuntzak eta programazioak egiteko.

Ekitaldiak planifikatzen dituzten autonomoek, enpresa antolatzaileek, publizitate-agentziek edo erakundeek zehatz-mehatz neurtu behar dituzte eragin ditzaketen arriskuak eta kalteak. Horregatik, nahitaezkoak dira ekitaldietarako erantzukizun zibileko aseguruak. Ondo daki hori Raulek, horretan aritzen baita eta edozein jarduera kolektibo antolatzen baitu; esperientziaz daki gertakariak ustekabean gertatzen direla.

Denok entzun ditugu horrelako berriak: Malagako Udalak familia bati kalte-ordaina eman diola karroza batek semea harrapatu eta hiltzeagatik, edo Tenerifeko inauterietako erreginari jantzia erre zitzaiola edo, duela gutxi, sei zauritu izan zirela Sant Cugateko jai-areto batera sartzeko jende olde batean.

Enpresaburua, profesional autonomoa edo partikularra izan, ekitaldiren bat antolatu behar izan duzu inoiz, seguru: ibilaldi bat, jaialdi bereziren bat zure etxean, auzo-komunitateko edo auzoko festa bat, edo zure negozioaren aurkezpen bat.

Nork ordaintzen ditu kalte-ordainak?

Edozein arazo izanez gero, gure kapitalarekin erantzungo dugu enpresa antolatzailea izanez gero, edo geure ondarearekin, partikularra edo autonomoa izanez gero.

Pentsatu behar dugu antolatzaile garen aldetik gerta litekeenaren azken erantzuleak izango garela: elikadura-intoxikazio batena, parte hartzen duten edo ikusle diren pertsonen istripuren batena, edota arropa-zaindegian gertatzen den lapurreta batena.

Kasu guztietan, balizko gertakizun guztietarako aseguru osoa izatea da prebentziorik onena, baita gertagaitzenetarako ere. Gainera, ekitaldietarako aseguru mota horiek hain iraupen txikikoak direnez, oso prezio baxua dute, eta dena kontrolpean izatearen lasaitasunaz gozatzeko aukera emango digu, ezbeharren bat gertatuta ere.