03/07/2023

Ez larritu, etxe aseguruak zainduko zaitu

Minutu bat eta 22 segundoan behin lapurtzen dute etxe batean. Pertsona askok uste dute ez dutela lapurreta-arriskurik, ez direlako aberatsak edo ez direlako luxuzko txalet batean bizi, baina ez dakite urtero 130.000 lapurreta baino gehiago izaten direla etxebizitzetan. Lapurrek etxeetan sartzeko egiten dituzten kalteen batez besteko kostua 1.115 €-koa da. Eskerrak etxe aseguruak lapurtutakoaren zenbatekoa, etxean eragindako kalteak, ostatu-gastuak eta, beste batzuei kalteak eraginez gero, zure Erantzukizun Zibila ordainduko dizkizun.

Hala ere, hobe da prebenitzea. Ez jaitsi pertsiana guztiak, utzi giltza konfiantzazko pertsona bati noizean behin buelta bat eman dezan. Eta piztu argiak munduko edozein lekutatik zure telefono adimendunarekin (adibidez, Google Home). Horrela, ematen du beti dagoela norbait barruan.