Ezbehar eta lapurreta sasoia, hastear

Familia asko hasi dira oporretan joaten, eta ez dute kezkarik nahi, bereziki hainbeste denbora konfinatuta egon ondoren. Udako arazo ohikoenak zeintzuk diren galdetu digute: osasuna, istripuak eta etxeko lapurretak dira buru rankingean.

Asegurua, “sustoen kontrako” onena, edukitzeaz gainera, Covid-19aren inguruko kezka ere badago; izan ere, geratzeko etorri da, eta orain horretara egokitu behar dugu.

Aseguruak ezustekoetatik eta ezusteko gastuetatik babesten zaitu. Orain, oso garrantzitsua da, halaber, aurrea hartzea, okerrena gerta ez dadin.

Zure ibilgailutik hasiko gara. Egiozu azterketa bat bidaiaren aurretik, eta egiaztatu “asistentzia” telefonoa daramazula, botata geratu ala istripu bat izanez gero.

Hotelaz, maletez, joan-etorriez eta abarrez arduratu zara. Oporretan gure ohiturak erlaxatzeak aldatu egiten ditu gure otorduak, txangoak edo ohikoak ez ditugun jarduerak. Bidaiako laguntza-aseguru bat arduratuko da osasun gastuez edo gaixoaren eta laguntzaileen garraioaz, edo jenio txarra arinduko digu galdutako ekipajeen kalte-ordainarekin, eta bidaiaren bertan behera uztea ordaintzea ere eskertuko diogu.

Bizi-asegurua eguneratuta daukat? Zalantzarik baduzu, kontsulta iezaguzu, eta ez kezkatu; zurekin begiratuko dugu dena eta zure bizi-asegurua eguneratuko dugu, zure familia eta lan-egoerara egokitzeko eta Covida estaltzen duela ziurtatzeko.

Osasunik gabe ez gara ezer. Gogoratu Gizarte Segurantzako osasun-txartela eta zure osasun-txartel pribatua eramatea; mundu osoan dituzu espezialistak eta osasun zentroak, eta helmugaren araberako zalantzak badituzu, dei iezaguzu atera aurretik.

Egiaztatu zure etxeko asegurua ordainduta daukazula, udan gertatzen diren 25.000 lapurretetako batek eragin ez diezazun.

Ados. Orduan udako aseguruak prest ditugu, ezta? Erabiltzen ez baditugu, hobe. Dena ondo joan den seinale.