10/10/2023

“Ezin dugu denok aurrera egin, erdiak atzean geratzen badira”

Aseguruen funtsa lankidetzan datza. Aseguruek elkartasun-printzipioaren arabera jarduten dute, eta asegurudun guztiek, primen bidez, funts komun bat lortzen laguntzen dute. Funts horrek bermatzen du kide batek ezbeharren bat izanez gero kalte-ordaina jaso ahal izango duela ekarpen kolektiboari esker.

Kontzeptu hori ez da berria. XVI. mendean, Alpeetan, elkarri laguntzeko elkarteak eratu zituzten nekazariek, haur bat gaixotzen bazen edo behi bat galtzen bazen babesteko. Hala ere, hori baino askoz lehenago, antzinako Babilonian, itsas aseguruen aitzindari den Hammurabi Kodean, “zori handiko mailegua” aipatzen da. Arriskuen jakitun, hainbat itsasontziren artean banatzen zituzten beren ondasunak Txinako merkatariek, galerak gutxitzeko. Ontzi bat hondoratzen bazen, galera askoren artean barreiatzen zen, merkatari bakar baten erabateko hondamendia saihestuz.

Historian aurrera eginda, beren gerretarako finantzaketa bilatzen zuten gobernuek XVII. eta XVIII. mendeetan, herritarren kuoten bidez. Trukean, urteko errenta bermatzen zieten zergadunei, hil arte. Gaur egun, ideia horrek bere horretan dirau aseguru-etxe modernoekin. Prima baten truke, askotariko egoeretarako estaldurak eskaintzen dituzte, langabezia, ustekabeko gaixotasun, desgaitasun, zahartzaro eta heriotza kasuetarako, adibidez.

Laburbilduz, aseguruen helburu nagusia ezbeharren aurrean irtenbideak eta babesa eskaintzea izan da, eta hala izaten jarraitzen du, lankidetzaren eta elkartasunaren boterea agerian utziz.

 

Depósito Legal M-41589-2012 Edita: E2K Global