Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Ezizen iraingarria jarri diote zure ikaskideren bati?

«Bere buruaz beste egin zuen, sare sozial batean jazarpena jasan eta gero. Hamar urteko neska batek talde arrakastatsu bat sortu zuen Facebooken, ikaskide bat umiliatzeko. Mutil bati emandako jipoia grabatu eta argitaratu egin zuten. Klaseko potoloaz barre egitea…». (ciberbulllying.com webguneko testigantzak)

Zure seme-alabak badoaz eskolara berriro. Ba al dakizu bullying-a edo eskola-jazarpena zer den? Ikastetxe baten barruan luzaroan emandako tratu txar psikologiko, hitzezko, fisiko edo zibernetikoak dira bullying-a. Gure seme-alaben % 10ek jasaten dute ikaskide konplize edo ezaxolek eragindako tortura jarraitua.

Ziur zaude hori argitaratu nahi duzula?

Egon adi, zerbait gaizki dabilen seinale seme-alabak eskolara joateko beldur badira, haien emaitzak okertzen hasten badira, gaizki lo egin edo jaten badute, zer gertatzen zaien azaltzen ez badute edo etxera ubelekin edo urratuekin iristen badira.

Instagramek alerta bat jarri du jazarpenari aurre egiteko. Jazarpena jasaten dutenen % 42k mehatxuak jaso dituzte sare sozial horretan. Udaz geroztik, erabiltzaileei galdetu egiten zaie benetan mezu iraingarri bat argitaratu nahi ote duten: «zu, maite dituzun pertsona eta gauzekin harremanetan jartzea da gure eginkizuna».

Arreta handiz jokatu behar dugu denok, bullying-a hautemateko. Bullying-kasuren bat gertatuz gero, jakinarazi irakasleei. Aseguruen sektorea kezkatuta dabil gai horrekin eta etxe-aseguru batzuk familia osoarentzako asistentzia juridikoa eskaintzen hasi dira, familiaren babes juridikoko aseguruak hain zuzen ere. Osasun-aseguruek ere era horretako asistentzia eskaintzen dute, psikologiako espezialitatearen bidez. Halakorik ez badaukazu, kontsulta iezaguzu. Zure seme-alabei laguntzea daukagu.