03/07/2023

Fresko zu, fresko zure motorra

Ba al zenekien eguzkitan dagoen auto bat 70 graduraino berotzen dela? Martxan jartzean, motorra gehiegi berotu eta matxura larria izan dezakezu. Nola saihestu, aire giroturik gabe?

Eguzkitakoa jarri beti; ez du miraririk egiten, baina bero pixka bat kentzen du. Sartzean, ireki leihatila guztiak. Orain, bai; orain piztu dezakezu klimatizagailua, aire beroa ibilgailutik kanpora bota dezan.

Aldian-aldian, aztertu hozgarriaren tenperatura (ez erabili urik, hotz-sistema hondatzen du). Eta egiaztatu olio lubrifikatzailearen maila.