02/06/2022

“Gaizki gordetako kotxea, lapurrek ongi lapurtua”

Supersalmenta beteranoei buruzko 5 zalantza argituko ditugu; auto salduenak eta, beraz, lapurtuenak, UNESPAren Estamos seguros txostenaren arabera.

Zer. Gehien ostu diren autoak hauek dira: Ibiza, Golf, Leon, Focus eta BMW (3 seriea). 11-25 urtekoak.

Noiz. Egunero 96 auto lapurtzen dira Espainian, gehienak oporretako irteera eta itzuleretan.

Non. Lapurretek hirigune handietan dute eragin handiena. Baita inguruko udalerrietan ere. Lapurreta-probabilitate handiena duten probintziak: Sevilla, Madril, Huelva, Bartzelona eta Guadalajara.

Zergatik. Piezak saltzeko eta konponketetan erabiltzeko. Adin jakin bat duten autoek askoz joera handiagoa dute konponketak eta piezak aldatzea eskatzen duten ezbeharrak izateko.

Lapurreten aurkako aholkuak:

Autoa itxi, ondo itxi ateak eta leihoak. Eta lapurreten aurkako sistema moderno bat edukitzeko aukera baduzu, hobe.

Saiatu leku bakartuetan ez aparkatzen eta gogoratu non aparkatu duzun.

Eta lapurtzen badizute:

Polizia-etxean salatu. Autoak bilatzaile bat badu (e-call zerbitzua), deitu fabrikatzaileari edo zerbitzu hori ematen duen enpresari. Ondoren, jarri harremanetan gure artekaritzarekin, eta aseguru-etxearekin bideratuko dugu ezbeharra.

Erne! Lapurreta-estaldura ez da nahitaezkoa, baina bai oso beharrezkoa. Demagun jaka jatetxe bateko aulkian uzten duzula, eta giltza atera eta kotxea eramaten dutela. Poliza oker batekin, ez duzu euro bakar bat ere kobratuko.

Gainera, adierazi benetako balioa; bestela, txikiagoa bada (infra-asegurua) aitortutako zenbatekoa bakarrik kobratuko duzu.