04/05/2022

Gidariak ez du edaten, eta edaten duenak ez du gidatzen

“Kotxea daukat, baina nire lagunek ez, eta txandaka ibiltzen gara nirearekin. Joan-etorri bakoitzean, edango ez duen lankide bat aukeratzen dugu. Ondoezik nagoenean edo nekea sortzen zaidanean, berak gidatzen du. Bidaia luzeetan, txandak egiten ditugu. Legezkoa al da?” 

Zure artekariaren erantzuna 

Bai, noski, baldin eta zure autoa aseguratuta badago eta IATa pasata badauka. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) onartzen du noizbehinkako gidaria (hobe hori 3 kopa hartu dituen bat baino). Ibilgailu bat maiz gidatu behar baduzu eta zurea ez bada, gomendagarria da “noizbehinkako gidari” gisa alta ematea. Gainera, oso kontuan izan behar dugu gidarien adina, 25 urtetik beherakoentzako salbuespenak baitaude, eta, kasu horretan, polizan aitortuta egon beharko lukete. Zatoz gure bulegoetara eta begiratuko dugu.