“Heldu bat bizikleta baten gainean ikusten dudanean, itxaropena berreskuratzen dut giza arrazaren etorkizunean”. H. G. Wells.

Bizikletak ihes egin du tropeletik, eta 3 aldiz gehiago saldu dira pandemia urte honetan; gazte eta helduentzako garraiobide bihurtu da, eta batzuok ariketa fisikoa egiteaz ere gozatzen dugu.

Bizikletak argaldu egiten du, sabelaldea txikitzen du, artikulazioak indartzen ditu, bizkarreko minari aurre egiten dio eta hobeto lo egiten laguntzen du. Harvard-eko Osasun Publikoko Eskolaren arabera, egunero 5 minutuz bizikletan ibiltzeak helduaroan pisua galtzen laguntzen du.

Espainian, 21 milioi pertsonak erabiltzen dugu bizikleta dagoeneko, eta, gainera, planeta gutxiago kutsatutzen laguntzen dugu. Hala ere, harrapaketen, matxuren, lapurreten eta ekintza bandalikoen arrisku handiagoa dugu. Nola prebeni dezakegu?

3 arau + 1

1.- Jantzi kaskoa. Buruan izaten dira lesiorik gehienak. Nahitaezkoa da hiriarteko bideetan.

2.- Jarri txirrina, hori ere nahitaezkoa da.

3.- Aurreko eta atzeko argiak oso gomendagarriak dira; gainerako ibilgailuek ikusi egin behar gaituzte, hiriguneetan nahiz hiri artean mugitzen garenean.

Eta jantzi maskara, errepidean edo mendian kirola egiteko erabiltzeko izan ezik.

“Nire semeari bizikleta lapurtu zioten eta nirea zela frogatu behar izan nuen”. Gorde erosketa-tiketa.

Bizikleten aseguru on batek gainerako guztian laguntzen dizu: Erantzukizun Zibila eta Babes Juridikoa. Beste estaldura batzuk ere izan ditzakezu: istripuak, laguntza, lapurreta, kalte propioak.

Badakizu zure esanetara gaituzula, galde iezaguzu.