07/10/2022

Heriotzarako prest eta bizitzarako babestuta

Maria ez zen inoiz milioidunentzako eskola batera joan, baina sukaldari gisa bizimodua ateratzen eta 3 seme-alaba hazten jakin zuen. 54 urterekin, lesio larriak izan zituen bi besoetan, eta ezin zuen pisurik hartu. Medikuek jatetxeko sutegietatik kendu zuten, eta GSINek (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala) erabateko baliaezintasun iraunkorra eman zion.

Aurrerantzean soldataren %55eko kotizazio gabeko pentsio batekin konpondu beharko zuen. Maria etsita etorri zen gure artekaritzara, hirugarren semeaz erditu zenean kontratatu genuen Bizi Asegurua berrikusi nahi zuen. Bingo! Lan-ezintasunagatiko kalte-ordaina zuen barne.

Aseguruaren eskaera, txosten medikoak eta GSINaren ebazpena prestatu genituen eta, 40 egunetan, dirua jaso zuen. Betiko bizimoduari eutsiko zion.

“Besoak, zertarako nahi zaituztet, hegoak baditut hegan egiteko?”

Bere egoera ekonomikoa konpondu ondoren, depresioak hartu zuen Maria. Pedro, Isa eta Carlos seme-alabek bakarrik ez uztea erabaki zuten. Paseatzera, bazkaria prestatzera eta psikologoarengana laguntzen zioten. Asko maite dute ama, eta erakutsi egin diote.

Guztien artean, bere egoera berria erronka gisa onartzen lagundu zioten. Pertsonok gai gara egokitzeko eta edozein oztopo gainditzeko, eta Mariak ulertu zuen.

3 hilabetera, astean 4 aldiz korrika egiten hasi zen, 3 lagunekin.

Asteazkenetan, sukaldaritza tradizionalari eta aprobetxamenduari buruzko aholkuak ematen ditu doan, auzoko Auzo Elkartean jatekorik ez botatzeko.

Lasaitasunak bere lekua hartu du, zainduta eta babestuta dago. Bizi-asegurua du, lanbide-ezintasunagatiko kalte-ordaina jaso du, eta horrek egoera ekonomikoa konpontzen lagundu dio, oso prekarioa izango baitzen kapital aseguratu hori ez edukiz gero, eta kapitalaren gainerakoa geratzen da familia babesteko, bera joaten denean.

Kategoriak