06/07/2022

Hobe edukitzea eta behar ez izatea. Begira zein azkarra izan zen Pepi

Pepik okindegi txiki bat du, eta denetik saltzen du bertan: edariak, fruitu lehorrak, fruta pixka bat, litxarreriak. Erromantikoa da, eta bezeroekin hitz egitea, haien iritziak ezagutzea eta galderei erantzutea gustatzen zaio. Ordu asko egiten du lan, baina ongi doakio, nahiko ongi.

Astelehenean zanga bat ireki zuten denda aurrean, obrak hasi baitituzte kalean. Hondeamakina batek, nahi gabe, hodi bat jo zuen, eta ura moztu zioten. Zas!

Etsita deitu digu gaur goizean artekaritzara. Lasaitu egin dugu, bere merkataritza-aseguruak lortu gabeko irabaziak estaltzen dituelako. Zer da hori?

Berme horrek istripua gertatu izan ez balitz irabaziko zenukeen dirua ordaintzen dizu. Itogin, kristal- hauste, sute edo bide publikoko kalteetarako balio du. Halaber, kalte-ordaina ematen dio lokalaren jabeari, baldin eta Pepik alokatuta badauka eta ezin badu ordaindu (ez da bere kasua).

Okindegia itxita egon bitartean, aseguruak lanean irabaziko lukeena beste ordainduko dio. Ezbeharraren aurreko diru-sarreretatik abiatuta kalkulatzen da, horiek jasotzeari uzten dion egunekin biderkatuta, eta kapital hori kontratatu zuen, badaezpada, “badaezpada” horiek gertatu egiten baitira.

Kobratzeko, zer gertatu zen azaldu eta erakutsiko du Pepik. Aurreko urteetako kontabilitatea aurkeztuko du. Peritu batek egingo du balorazioa, eta arazoa konpondu arte kobratuko du Pepik.