Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Honela izango da historiako udaleku seguruenen “deseskalatzea”: “Covid-19aren aurkako akanpadak”

Uda honetan, zorrotz kontrolatuko dira pertsonen sarrera-irteerak udalekuetan, aire zabaleko konfinamenduetan. Udalekuen Kolektibo Nazionalak “protokolo seguru” bat idatzi du. Lehenengo eskakizuna “gurasoen erantzukizunaren inguruko aitorpena” da; bertan, ondorengo hau bermatu behar dute: adingabeak ez duela kontakturik izan koronabirusa izan duten gaixoekin eta ez duela sintomarik udalekura iristean.

Deseskalatze-faseak

1go fasean, aire zabaleko jarduerak baimenduko dira, udalerri bereko 50 haurrekin eta 6 haurreko begirale batekin, 4 orduz, bazkari eta afaririk gabe.

2. fasean, probintzia bereko 80 haurrek hartu ahalko dute parte, eta eremu itxietan ere egin ahalko dituzte jarduerak (etengabe aireztatuta). Lo egitea ere baimenduko da, %50eko okupazioarekin eta pertsona bat litera bakoitzeko. 3. Fasean, 100 haurrek hartu ahalko dute parte.

Legezko aseguruak

Erantzukizun Zibileko aseguru bat eduki behar dute udaleku guztiek, ondorengo hauek bermatuko dituena: parte-hartzaileen osasun eta ezbehar asistentzia, eta antolatzailearen, begiraleen eta hartzen dituzten elikagaien eta edarien erantzukizun zibila.

Aurten, prebentzio higieniko-sanitarioko neurriak ere azpimarratuko dira, “Covid-19rik gabeko eremuak” sortzen saiatzeko.

Zure seme-alabak babestuta egon daitezen.