Horixe da, ez gehiago eta ez gutxiago

Pasatu egin zen Joxe, eta balio zuena baino diru gehiagorengatik aseguratu zuen bere etxea. Etxeko istripu bat izan zuen, eta kobratzera joan zenean, aitortutakoa baino gutxiago ordaindu zion konpainiak, benetako balioa ordaindu zion. Gainaseguru bat zuen kontratatuta. Gehiago ordainduta kalte-ordain handiagoa lortuko zuela pentsatu zuen.

Bere koinatuak, Patxik, Joxek baino azkarragotzat zuen bere burua, eta infraseguru bat kontratatu zuen. Gutxiago ordaintzen zuen, balio txikiagoa aitortu zuelako. Hala, arazo bat izan zuenean, ezin izan zuen konpondu, aitortutako balioaren araberako kalte-ordaina kobratu baitzuen, benetako balioa baino txikiagoa.

Artekariaren irakaspena, “koinatu” guztientzat: hobe duzue lehenago kontsultatu.