Horrela bidaiatzen da udan

Zure ibilgailuaren tailerreko azterketa teknikoaz, pneumatikoak egoera onean egoteaz eta asegurua egunean eramateaz gain, honako aholku hauek hartu beharko dituzu kontuan:

  • Urarekin, zukuarekin edo edari isotonikoekin hidratatu, logura saihesteko.
  • Eguzkitarako betaurrekoekin gidatu (ez duzu buruko minik izango) eta 2 orduan behin gelditu.
  • Klimatizagailua 21°-24 °bitartean mantendu.
  • Legeak dio ekipajea maletategian gorde behar dela, eta ez duela autoan aske egon behar. 500 gramoko tableta bat 28 kiloko misila bihurtzen da 60 km/h-ko abiaduran (pisua 56 aldiz biderkatzen da).
  • Itzalean aparkatu. Minutu gutxiren buruan, eguzkitan dagoen auto bat 60 °-ra iristen da. Ez utzi maskotarik edo umerik barruan. Autoan sartu aurretik, jaitsi leihatilak eta piztu klimatizagailua topera.

Bidaia on!