02/01/2023

Horrela kobratu nuen nire Bizi Asegurua, eta bizirik nago oraindik

Ez nekien, baina bizirik gaudenok ere kobra dezakegu Bizi Asegurua. Juan izena dut, eta, nire kasuan, baliaezintasuna ekarri zuen gaixotasun baten ondorioz kobratu dut. Duela urte batzuk bizi asegurua kontratatu nuenean baliaezintasuna sartzeko nire aseguru-artekariak egindako ahaleginari esker, nire etxebizitzan obrak egiteko behar nuen dirua izan dut, nire mugikortasun-arazora eta nire zaintzarako behar dudan laguntzara egokitzeko, eta koltxoi ekonomiko bat ere bai, nire familiak nire etekinik gabe jasango duen egoera ekonomiko berriari denbora batez aurre egiteko. Arazoak familia osoari eragiten do emozionalki, eta, gainera, errealitate pertsonal eta ekonomiko berriari ere egin beharko diogu aurre. Kasu honetan, bizirik irauteko beharrezkoak diren diru-sarrerak bermatu ditu nire aseguruak”.

Itxaron onena, baina prestatu okerrenerako

Biz asegurua onuradun bati edo gehiagori kalte-ordaina ordaintzen dien kontratua da. Kasu honetan, onuraduna (hartzailea) Juan da, baina haren familia edo Juanek izendatutako beste edozein pertsona ere izan daiteke.

Bizitza bakarra dago: zain ezazu, zain itzazu

Hausnartu onura horiei buruz eta, ondoren, erabaki:

  • Diru-sarrerak bermatzen dituzu gaixotasun, baliaezintasun edo heriotza kasuetan zuretzat edo zure familiarentzat.
  • Ezin izango dute zure kalte-ordaina enbargatu, zorrak kitatu gabe uzten badituzu ere.
  • Zerga-onurak ekar ditzake.

Zalantza bat, ba al dago bizi aseguru bat baino gehiago kobratzerik?

Bai, noski! Izan ere, pertsona batek batekin baino gehiagorekin babes dezake bere burua. Adibidez: bankuarekin likidatuko duzun hipotekari lotutako batekin, ordainsari gisa lan egiten duzun enpresak eskain dezakeen beste batekin, eta zure gaixotasun larri edo baliaezintasunen bat izanez gero zure biziraupen ekonomikoa edo, zu faltatuz gero, zure senideena bermatuko duen kalte-ordain on bat osatzeko beste batekin.

Nola jakingo dut zuzeneko senideren batek hil zenean halakorik ba ote zuen?

Justizia Ministerioaren mende dagoen Bizi Aseguruen Erregistroa kontsultatuz. Han gordetzen dituzte datuak 5 urtez. Kontuz! Ez dizute onuradunen izena emango, baina bai aseguru-etxearena. Aseguru konpainiara joan beharko duzu zu halakotzat izendatuta zauden jakiteko.