06/03/2023

Inbertitu egin nahi nuen, ez porrot egin: Alokairu-aseguruak

Kristinak eta bere ahizpak, Patriziak, oinordetzan hartu zuten gurasoen etxea; Raul beste hiri batera joan zen, lanagatik, eta bere (jabetzako) etxea –hipoteka zuen, oraindik– utzi behar izan zuen; eta Alfredok bigarren etxebizitza batean inbertitu zuen, aurrezkiak baitzituen. Etxea alokatzea erabaki zuten denek, horrela ez ziren hutsik egongo, horrek dakartzan arriskuekin: lapurretak, mantentze-falta, matxura “ikusezinak”…; gainera, fakturak ordain daitezke horrekin, baita hipotekak amortizatu ere. Hala eta guztiz ere, beldur ziren inbertsioa hondamendi bihurtuko ote zen.

Gure artekaritza-bulegora etorri zirenean, kontingentzia-plan bat izatea proposatu genien, alokairua ez ordaintzeagatiko aseguru bat kontratatuta.

Nola jakin balizko berankor bati alokatzen ari zaren?

Alokairu-kontratua egin aurretik maizterraren azterketa eginda; asegurua hautagaien kaudimen-azterketa bat egiteaz arduratzen da, berehala eta oinarrizko datu batzuekin. Maizterren ebaluazio horrek zure jabetza alokatzeko arriskua minimizatzen laguntzen du, baina arrisku hori ez da desagertzen.

Etxegabetzea egin arteko legezko gastu guztiak daude barne.

Zer gertatzen da, ordea, gatazka bat sortzen denean, batez ere maizter berankorrak hileko kuotak ez ordaintzeagatik, edo, errentamendu-kontratua amaitu arren, higiezina uzteari uko egiten diolako? Auzitara jo dezakegu, eta gatazka hori konpontzeko prozedura korapilatsu bati ekin.

Eta egoera horren aurrean, zure kabuz egin dezakezu, edo arazoa aseguru-etxeari helarazi, baldin eta “Alokairua ez ordaintzeagatiko” aseguru bat kontratatu baduzu. Aseguru horrek lehen hilabetetik ordainduko dizkizu zor zaizkizun hilabeteen kalte-ordainak, eta horniduren ordainketa ere sar daiteke; gainera, haiek erreklamatuko eta defendatuko dituzte maizterrak kontratua bete ez izanagatiko zure eskubideak, epaitegian, kaleratzea lortu arte (abokatuen ordainsariak, prokuradorearen muga-zergak, kostu judizialak eta notario-ahalordea barne).

Alokairua ez ordaintzeagatiko aseguruarekin, zure maizterrak ordaintzeari uzten badio, zuk hilero kobratuko dituzu zure errentak, epai judizial baten zain egon gabe.

Lokalen eta etxebizitzen alokairuen kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan. Gazteen ohiturak, lan-mugikortasuna eta inbertitzaileen portaera aldatu izana da horren arrazoia. Albiste ona da. Albiste txarra atzerapen edo ez ordaintze kasuen igoera da, eta zorraren batez bestekoa 6.000 euro ingurukoa izatea.

Aseguruarekin, zure interesak babesten dira, zure ongizatea.