04/02/2022

Iruzurgile, ez duzu barkamenik

Gezurretan aritzeak ez du graziarik, oro har, eta, bereziki, aseguruari iruzur egiteak, informazioa ezkutatzeagatik edo oker emateagatik, gertatzen ez den ezbehar bat simulatzeagatik, kalteak puzteagatik edo istripua eragiteagatik.

Barazki eta fruta arloko 4 enpresarik 2 milioi euro eskatu zituzten hozte-akats batengatik. Mediku batek odoljarioak eta uzki-pitzadurak faltsutu zituen. Espainiar batek bere heriotzaren itxurak egin zituen Kolonbian. Eta denek jokatu zuten beren aseguruei iruzur eginez kalte-ordainak lortzeko.

Aseguruen sektoreak baliabide asko inbertitzen ditu iruzurrak harrapatzeko. Iruzurrak Detektatzeko Urteko Lehiaketan ere erakusten dituzte iruzurrik nabarmenenak. Inbertitutako euro bakoitzeko 48,10 € berreskuratzen dituzte iruzurretan, eta, adarraren arabera, hirukoitza baino gehiago izan daiteke.

Eta zer gerta dakizuke iruzur egiten harrapatzen bazaituzte? Asegururik gabe geratuko zara, baina hori da gutxienekoa, baita kalte-ordainik gabe ere, eta ezbeharraren kostuak (egonez gero) zuk hartu beharko dituzu zure gain. Balizko epaiketen kostuez gain. Eta, azkenik, aseguruari iruzur egiten saiatzeak delitu penala eragin dezake, eta horrek kartzela esan nahi du. Eta iruzurgileen fitxategi batean inskribatuko zaituzte.

Aseguruei iruzur egiten dietenek guztioi egiten digute kalte.