Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Jainkoa edo adiskide bat auzitara, bostekoa emategatik

Jorgek 76 urte ditu eta Pedrok, 60. Adiskideak dira, AEBetan bizi dira, eta burutik sano daude biak. Hala eta guztiz ere, Jorgek auzitara eraman du Pedro, bostekoa ematean gehiegizko indarra egiteagatik, eta 100.000 dolarreko kalte-ordaina eskatu dio.

Senatari batek, hau ere AEBetakoa eta burutik sano, Jainkoa eraman zuen auzitara hondamendi ikaragarriak eragiteagatik munduan. Auzi-eskea onartu egin zioten eta, Jainkoak auzira agertzerik ez zeukanez, zenbait erlijiotako ordezkariak deitu zituzten epaitegira.

Hori guztia surrealista iruditzen zaigu Espainian, baina geroz eta auzi gehiago jartzen ditugu eta inor ez dago salbu bere balkoitik lorontzi bat auto baten gainean erortzeak edota gure seme-alaben, gure maskoten edo geure ekintzek eragindako erantzukizunetik. Horregatik, garrantzitsua da erantzukizun zibileko aseguru bat edukitzea.