04/05/2022

“Kandelaren argitan, musika guztiak dirudi eder”

Eguraldi ona dator, eta hasi zara zure jaialdi gustukoenetara joatea programatzen. Batzuk estalpean egingo dira, eta beste batzuk, aire zabalean. Denak izango dira arrakastatsuak, artista handiak, banda handiak, zure lagunekin edo familiarekin biziko dituzun ikuskizun handiak. 

Baina… zer ezkutatzen da horrelako ikuskizunen atzean, dena ondo atera dadin eta ondo babestuta egon gaitezen zerbait gertatuz gero? 

Denok pentsa dezakegun bezala, pertsona asko biltzen dituen edozein gertaerak arazo eta arrisku ugari ditu berekin. Zenbat eta pertsona gehiago bildu, orduan eta handiagoa da zerbaitek huts egiteko probabilitatea. Ekitaldi bat behar bezala antolatzeko, aurreikuspena egin behar da, martxan sortzen diren arazo horiek guztiak konpondu behar dira, eta antolatzaileak, artistak, langileak eta ikusleak babesten dituzten aseguruak eduki behar dira. 

Ordutegi-aldaketak, toki- eta/edo kokapen-aldaketak, erorikoak eta lesioak, instalazioetako kalteak, muntaketa- edo desmuntaketa-istripuak, instalazio elektrikoekin izandako arazoak, lapurretak, elikadura-intoxikazioak, kontrako klimatologia, pilaketak edo ihesaldiak, ezeztatzeak… 

Antolatzaileek zuhur jokatu behar dute, eta gerta daitezkeen gorabehera guztiez jabetu behar dute, guztiok gozatu dezagun, babestuta egon gaitezen. Horrela, jaia seguru!