03/07/2023

La Palmako sumendiaren erupzioa: ia-ia ordainduta

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 232,4 milioi euro ordaindu dizkie dagoeneko La Palma uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako aseguratuei, hau da, jasotako 12.761 eskaeren %97,5.

Kalte gehienak etxebizitzetan eta jabeen erkidegoetan gertatu ziren (193 M/€). Gainerakoek automobilei, saltokiei, hotelei, bulegoei eta industriei eragin zieten. Kalte gehien jasan zituen udalerria Llanos de Aridane izan zen, laguntza-eskaeren ia erdiak eta ordaindutako 168,84 M/€-ko kalte-ordainak.

La Palmakoa bezalako gertakari larriek ondarea aseguratzearen garrantzia gogorarazten digute. Asegururik gabe, uhartea ezingo litzateke lehenbailehen berreraiki. Kontua ez da bakarrik ondasunak aseguratzea, ez baitira “gauzak” bakarrik, etxea, autoa, negozio-lokala, zure bizitza baizik. Sumendiak, uholdeak, lurrikarak… hondamendi naturalak dira, eta gertatu egiten dira, zoritxarrez; eta aurreikus daitezke, denbora gehiago edo gutxiago lehenago, baina ezin dira saihestu. Eta halako hondamendia bizitzeaz gain, bizitza osoa hondatuta aurkitzen baduzu, nola konponduko zara? Ziurtatu gehien axola zaizuna.

Gure artekaritzatik zorionak eman nahi dizkiogu Partzuergoari, gure ondarea babesteko Aseguruen Sektorearen lana ezinbestekoa dela erakutsi baitu berriro.

 

Foto «Wikimedia Commons» / CC BY-SA 4.0