06/09/2023

Loturarik gabe bizi

Filosofia irakaspen bat proposatzen dizut Senekarekin, “estoikoa”rekin, Neron “maltzur”rari kontra egiteko Erroman bere buruaz beste egin zuen kordobar aberats eta jakintsuarekin.

“Zergatik galtzen duzu denbora alferrik, zikoitza izan behar duzun gauza bakarrean?” Denbora da daukagun jabetzarik baliotsuena, baina bizitza osoa ematen dugu ezer ez egiten. Ez dugu inoiz amaieran pentsatzen, nahiz eta hilezkorrak bagina bezala bizi.

Egunen batean zure autonomia gal dezakezu, baliteke beste norbaiten laguntza behar izatea. Mendekotasun Legeak eskubide hori aitortzen dizu, baina haren babesa motz geratzen da beti eta berandu iristen da (6 hilabete geroago). Eta, oro har, gehiegizko gastua da familia gehienentzat.

Aseguruen sektoreak Mendekotasun Aseguruarekin konpontzen du arazo hori, errenta edo kapital gisako kalte-ordaina ordaintzea dakar horrek. Ordainketa bakarrean jaso daiteke, edo “biziarteko soldata” gisa (hilean behin, hiru hilean behin…).

Berehala kontratatzeko gomendatuko lizuke Senekak. “Atsegin duen bezala jokatzeko ohitura du zoriak, eta edozein unetan eman diezazuke sustoa. Asegurua sinatzeko unea ezer gertatu baino lehen da. 30 eta 40 urte bitartean lortzen dira baldintza onuragarrienak.

Nahiago baduzu, aseguru-etxeak pertsona bat bidaliko dizu etxera, eguneroko lanetan, zainketa fisikoetan, garbiketan, medikuarengana edo gauean laguntzeko eta zaintzeko.

Sinetsidazu, garrantzitsua da hau. Mugikorraren, berrien, lanaren, konpromiso sozialen mende bizi gara, eta egunaren amaieran jarduera errepasatzen dugunean, eskasa da emaitza. “Kezkatuta dagoen pertsona batek ezin du jarduera arrakastatsurik egin”. Ikasi EZ esaten eta arreta jarri bete-betean bizitzen, hori da benetan axola zaizuna.