Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Maizter perfektua

Etxebizitza gehienak jabetzakoak badira ere, alokairuak gero eta pisu handiagoa dauka. Joera-aldaketa hori arrazoi askori zor zaio: espainiarren egoera sozioekonomikoari, ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik ematen ziren kenkariak kendu izanari eta etxebizitzak eta lokalak erosteko hipotekak eta maileguak emateko ezarri diren baldintza zorrotzei, besteak beste.

Laneko segurtasun-gabeziak ere eragina dauka horretan: epe luzeko kontraturik ezean jendeak ez du etxebizitza bat hain erraz erosten, hipotekaren kuotak ordaintzerik ez izateaz gain, ez dagoelako jakiterik «non bukatuko ote dugun».

Alokairuak geroz eta pisu handiagoa dauka, beraz, eta, horren ondorioz, goraka doaz prezioak; izan ere, eskaintzaren eta eskariaren legeari jarraiki, eskaria zenbat eta handiagoa, orduan eta altuagoak prezioak. Alokairuan bizi direnak hil amaierara nola iritsiko kezkarekin bizi dira, gastuak ordaintzeko estutasunekin eta beren etxebizitza ez galtzeko ahaleginak eginez. Halere, ezusteko ekonomikoren bat izanez gero, ordainketak eten behar ezinbestean: «nahitaezkoak ez direnak» aurrena, «nahitaezkoak» geroago, tartean alokairua. Puska bat fidantzarekin kitatuko da baina, hala ez bada, etxetik «botako» zaituzte.

Alokatzaileak ere bere kezkak ditu: beste etxebizitza bat ordaintzen ari dira agian, gurasoen herentzia beharbada, edo beren etxebizitza bakarra utzi egin behar izan zuten hiriz aldatzearen ondorioz, edo gauzak ondo zihoazenean bikote batek bi etxebizitza zeuzkan, bakoitzak berea, bietako batean elkarrekin bizitzera joan eta bestea alokatzea erabaki zuten arte, eta azken horren hipoteka, zergak eta mantenua ordaintzen jarraitzen dute. Aparteko diru-sarrerak behar dituzte horri guztiari aurre egiteko. Etxebizitza alokatu nahi dute, alokatu beharra daukate, baina beldur dira gaizki aukeratutako maizter batzuek ez ote dieten etxea txikituko, edo ez ote dioten alokairua ordaintzeari utziko, gastu guztiak berek ordaindu beharko dituztelarik, nahiz eta beren etxea berreskuratu ezin izan.

Maizterrek ekintza bandalikoak egitea edo alokairua ez ordaintzea dira alokatzaileen kezka nagusiak. Konponbidea: alokairu-asegurua. Aseguratutako etxebizitza edo lokalaren gaineko defentsa juridikoa, errenta ez ordaintzeak eragindako gastu eta galera ekonomikoak eta maizterren ekintza bandalikoek eragindako kalte materialak estaltzen ditu.

Etxebizitzaren merkatua konpontzea ez dago gure esku, baina merkatu horrek eragiten dituen kezka nagusietarako konponbideak dauzkagu. Zatoz gure bulego batera eta aholku emango dizugu.