Nork geldiarazi zuen SEPE?

2021eko martxoa: 5 milioi onuradun, 710 bulego presentzial eta 50 birtual geldituta. Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) eraso informatiko bat jasan du eta egunero 100.000 gestio blokeatzen dira. Ziurtatu dute ez direla datu pertsonalak urratu (izenak, helbideak, kontu-zenbakiak…), baina, badaezpada ere, egiazta dezagun ustez haiek bidalitako edozein mezu elektroniko benetakoa dela.

“Hau ez du gazte batek bere etxeko ordenagailu batetik egin”

Hacker talde antolatuak daude, edozein gailutarako sarbidea dutenak: ordenagailuak, telefonoak, posta elektronikoak, WhatsApp-a… Bai, denok gara zaurgarriak. Erakunde publikoek eta enpresek segurtasun-estrategia bat eduki behar dute, legez. Bestela, zehapen bati (urteko fakturazioaren %4rainokoa) aurre egingo diote eta kalte-galerengatiko kalte-ordainak hartuko dituzte beren gain. Erne! SEPEk ez zuen segurtasun protokolorik.

Horrela hiltzen dira enpresak

Itxiera zibernetikoa saihesteko, krisiaren kudeaketagatiko gastuak eta laguntza teknikoa bere gain hartuko dituen, eskatutako erreskateak zein kaltetuei (bezeroak, hornitzaileak, langileak) eman beharreko kalte-ordainak, eta irabazien galtzea zein balizko iruzurrak ordainduko dituen ziberaseguru bat behar duzu.

Zure enpresak ez du ziberasegururik, oraindik? Nahi duzunean hitz egingo dugu…

Kategoriak