02/08/2022

Oporrak eta bidaiak, beste leku batzuetako ustekabeak

Hori zorte txarra! Alkohol tantarik ere ez zuen edan, baina zorabio galanta zuen! Danielak lauso ikusten zuen, eta ezin zen laguntzarik gabe ibili. Nola bururatu zitzaion Bangkokeko kale-postu batean “pad thai”a erostea?… Ospitalean bost egun eman ondoren, ordaintzera joan zen Lucas. Kaleko “pad thai”a 2 euro eskas kostatu zitzaien, baina ospitalearen fakturak hainbat zero zituen eskuinean. Harreran hauxe galdetu zieten: “Nahiago al duzue zure aseguruak faktura bere gain hartzea?”

Bai, aseguruak bere gain hartu zuen faktura osoa, baina ideia bat egin dezagun, Seattleko estatubatuar batek 1,2 milioi dolarreko faktura jaso zuen, koronabirusagatik bi hilabete ospitalean eman ondoren. Apendizitis-ebakuntza bat 15.000 €-tik gora dago batez beste, eta baliabide gutxiko herrialdeetan gertatzen bazaizu, zentro egokienerako edo, beharrezkoa bada, zure herrialderako lekualdatzea antolatzen eta ordaintzen da, baita laguntzaileena ere, osasun-hegazkin batean, behar izanez gero.

Gainera, ezeztatzeko estaldura duen bidaia-aseguru bat erosteak erabateko lasaitasuna emango dizu zure bidaia erreserbatzeko, honako arrazoi hauengatik ezeztatu behar baduzu: osasun-arazoengatik edo senideren baten heriotzagatik, lanetik kaleratzeagatik edo beste lan batean hasteagatik, oposizio-azterketetara edo hauteskunde-mahaira deitzeagatik, gidabaimena kentzeagatik edo trafiko-zehapen handia izateagatik; kasu horietan, inbertitutako dirua berreskuratuko duzu.

Europako Osasun Txartelaren inguruan ere galdetu digute. Txartel horrek osasun-prestazioak jasotzeko eskubidea egiaztatzen dio bidaiariari, txartel horrek balioa duen lekuetan: Europako Esparru Ekonomikoan, Erresuma Batuan eta Suitzan. Baina mugak ditu zenbait herrialdetan, eta osasun-laguntzatik eratorritako gastuen ehuneko bat zure gain hartu beharko duzu, zer tratamendu edo sendagai erabili behar dituzun kontuan hartuta. Era berean, ez du estaltzen jatorrizko herrialdera premiaz aberriratzea, eta kirol-helburuetarako bidaiak ez lirateke Osasun Txartelarekin behar bezain estalita egongo; ez ditu ordaintzen kirol-istripuagatiko tratamendu jakin batzuk edo bilaketa eta erreskatea.

Garrantzitsuena da ZURE behar espezifikoak estaliko dituen aseguru bat edukitzea, segun eta non, noiz edo zein baliabideren bidez. Horregatik, analisi bat egiten dugu bezero bakoitzeko, eta asegururik onena preziorik onenean egokitzen dugu beti.