04/04/2022

Osasunak ez du preziorik, eta arriskuan jartzen duenak ez du bururik

Pepek ez zuen nahi, oraindik. Gazteak ziren, bi neskatoak txikiegiak, baina Maria tematu egin zen familiarentzako osasun-aseguru bat kontratatzen. Bere argudioak azaldu eta gure izenburuko esaera zaharra errezitatu zion. Gaur, 25 urte geroago, Pepe ez da damutzen eta gure Gizarte Segurantzaren osagarri hain “osasungarri” hori gomendatzen du.

Ba al dakizu Osasun Aseguruak nola funtzionatzen duen?

Neurrira egindako asegurua da hau, Pepek Mariari oparitutako eraztuna bezala: zure egoeraren neurrira egindakoa.

  1. Erabaki estaldurak. Pentsatu zure bizitzako zein unetan beharko dituzun larrialdietako arreta, anbulantzian lekualdatzea, lehen mailako laguntza edo asistentzia espezializatua, diagnostikoak eta medikazioa, tratamendu bereziak edo transplanteak, protesiak eta inplanteak.
  2. “Dena barne” nahi duzu? Asistentzia osoarekin (ospitalekoa eta ospitalez kanpokoa) edo, oraingoz, nahiago duzu ospitaleratzerik gabe? Ospitalez kanpoko aukera izango litzateke.
  3. Zer modalitate interesatzen zaizu gehien? Erabili koadro medikoa eta aseguru-etxeak zuzenean ordainduko ditu gastuak. Horren barruan, modalitate merkeagoa ere hauta dezakezu, koordainketa sistema baten bidez. Sistema horretan, kostuen zati baten ardura hartzen duzu (asegurua erabiltzen baduzu), kuota merkeago baten truke. Edo, zuzenean, errenboltso-modalitate bat hauta dezakezu; zuk medikuak eta ospitaleak aukeratzen dituzu, ordainketaren ardura hartzen duzu eta, ondoren, aseguruak gastua (edo horren zati bat, hitzartutakoaren arabera) itzultzen dizu.

Zalantzak dituzu, oraindik? Bisita gaitzazu eta argituko ditugu.