06/07/2022

Pausoz pauso ez bada, urratsez urrats

Eraman nazazu gaur gauean San Fernandora 30 urteko (gutxienez) zure auto (edo moto) klasikoan.

Zure ibilgailua katalogatzeko, laborategi ofizial batera eta fabrikatzailearengana eraman beharko duzu, adina egiazta dezaten. Ondoren, historikotzat hartzeko eskatuko diozu zure Industria Sailari, eta IAT pasako duzu. Izapide horiek behar bezala eginda, matrikulazioa aldatzeko eskatu behar diozu Probintziako Trafikoko Buruzagitzari. Guztira, 600 € inguru ordainduko dituzu.

Trukean, Emisio Txikiko Guneetan zirkulatu ahal izango duzu eta zure udalerriko zirkulazio-zergan beherapena edo salbuespena lortuko duzu. Gure artekaritzan, ibilgailu horientzako aseguru berezi bat lortu ahal izango dizugu, oso prezio desberdinean.