06/07/2022

Primerako gidari izateko… errespetatu

Ezagutzen al dituzu Trafiko Legearen aldaketak? Oporretara irten aurretik errepasatu behar dira, gidabaimena atera zenuenean ikasitako guztiak ez baitu balio.

“Garai berriak, arau berriak”

Teknologietara egokitutako garai berriak, hala nola telefono mugikorraren erabilera, 6 puntuko galerarekin. Radarren inhibitzailerik ez (konektatuta egon ala ez), beste 3 puntu kenduko baitizkizute.

Hirietako zenbait zonaldetan abiadura-mugekin kutsadura murrizteko arau berriak. Segurtasun handiagoa pertsonentzat, bidegorrietan edo bizikleta-bideetan aparkatzea debekatuta.

Primerako gidariak ez du azeleratzen, jada

Ezin duzu gainditu 20 km/h-ko abiadura errepide arruntetan aurreratzeko. EZ bota ezer leihotik; ingurumena babestu behar da, sutea edo istripua eragin baitezakezu, eta 6 puntu galdu. Bizikleta edo ziklomotor bat pasatzen baduzu, bete erabat aldameneko bidea edo 6 puntu kenduko dizkizute. Kaskorik gabe gidatuz gero, 4 puntu gutxiago. Eta gelditu oinezkoen pasabideetan, BETI baitute lehentasuna.

Lotu segurtasun-uhala eta babes itzazu haurrak euste-sistemekin, 4 puntu ez galtzeko; gainera, haien bizia salba dezakezu, edo, istripurik izanez gero, lesio larriak saihestu.

Zenbat puntu dituzu?

Doan kontsulta dezakezu DGTren bitartez.

Galtzen badituzu eta berreskuratu nahi badituzu, 2 urte egon beharko duzu arau-hausterik egin gabe. Eta azterketa egiten duzunean, ez kopiatu, 500 €-ko isuna ordaindu behar ez izateko; gainera, hurrengo 6 hilabeteetan ezin izango zara berriro aurkeztu.

Gogoratu garrantzitsuena ez dela joatea, iristea eta itzultzea baizik.

Kategoriak